XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, antolaketa eremu egokia sortu nahi izan da, ekimen horiei laguntza emateko Patronatuak sustaturiko jarduketen bidez.

Programa bakoitza independientea da bere jarduketetan. Hala ere, guztiak lurralde eremu berean garatzen direnez, eta denen helburuak ere berdinak izanik, programok nahiko lotuta daude elkarrekin.

Eta hori ona da, bai biztanleek programa horien aplikazioari buruz izan dezaketen ulerkeraren aldetik, bai beharrezko izan daitezkeen baliabide ekonomiko eta pertsonalak aurrezteari dagokionez. Horren haritik, esan daiteke onurarik handiena atera nahi izan zaizkiela Urdaibaiko Erreserban dauden edota jardunean dabiltzan baliabideei (garraio publikoa bezalako zerbitzuak ere barne).

Proposaturiko jarduketetatik asko bertako biztanleei zuzenduta daude. Izan ere, beharrezkotzat jotzen da biztanleek jakin dezaten Biosfera Erreserbaren partaide direla; horrek, epe luzera, bisitariengan ere eragina izango du: inguruaren kalitatea ezezik, bisitarioi emango zaien zerbitzua ere hobetu egingo da.

Saihestu egin nahi izan da jarduketa horien ondorioz sorturiko erabilera publikoak ingurugiroan izan dezakeen eragina. Hori dela eta, jarduera asko biztanlerik gehien dituzten eremuetan egin dira (ez dira ekologi balore handiko aldeetan egiten); hala ere, Urdaibaiko ekosistema anitzak ezagutaraztea beharrezkoa dela kontutan izan da.

Egitamuaren garapena anitzagoa izateko, eta egitamu hori errazago finantzatzeko, uste dugu beharrezkoa dela ekimen pribatua inplikatzea zenbait jarduketa eta ekipamendutan.

Lurraldean ekimen pribatuek interes handia erakutsi dute, ingurugiro heziketari loturiko jarduerak garatzeari dagokionez; beraz, horien eta gerora sor daitezkeen beste ekimen batzuen partaidetza ona izango da Biosfera Erreserbarako.

4.2. Oinarrizko baldintzak Erabilera Egitamua inplementatzeko

Erabilera Egitamu honen Programetan ezarritako jarduketak bete nahi badira, neurri batzuk hartu behar dira Patronatuaren ibilera optimizatzeko.

Lehenengo eta behin, irudi berezi bat bilatu behar da, biztanleei hobeto ezagutarazteko Biosfera Erreserbaren eta Patronatuaren errealitatea.

Programek eurotara loturiko pertsonek egin dezaketen lan dinamizatzailearen aldeko apostua egiten dute, eta baztertuta gelditzen da egitura handi eta berrien sorrera. Lan dinamizatzaile horrek eginkizun berriak izango ditu: jendeaurreko lana, komunikazio bulego izatea, dokumentatzeko nahiz kontsultarako zentro izatea, gizarte dinamizazioa eragitea, ikasleei eta zientzi erkidego aurreko lana, etab.